viernes, 11 de enero de 2008

Subeltz: sugar berri bat negua goxatzeko

urtarrilak 11 ortzirala...
sugar berri bat negua goxatzeko

Negu hotz honetan sugar beltz bat sortzera doa. SUBELTZ, ingurua berotzeko, berriz ere gorputz eta pentsamenduak piztera dator. Urtarrilak 11 ortzirala, 19:00etan, bere ateak irekiko ditu CURIA 29 KALEAN, bere Gune Antiautoritarioa tokia eginez. Honela, Iruñean denok txoko honetan biltzeko, LIBURUTEGIAN liburuak begiratzeko, dokumental bat ikusteko BIDEOTEKAN, hitzegiteko, parre egiteko (baita kanta ta negar) ESPARRU SOZIALETAN, artisanen magia sortzeko TAILERRETAN, gure KOLEKTIBOEKIN biltzeko... eta nola ez guzti hau sortzen parte hartzeko modu AUTOGESTIONATU eta ASAMBLEARIO batean, kultura kritikoa, elkar-laguntza eta elkartasuna zabaltzen lan egiten.

URTARRILAK 11 ORTZIRALA, 19:00ETAN, proiektu hau aurkeztuko da eta bere hastapenak espatuko ditugu. Hurrengo asterako ekintzen kalendario bat prestatzen ari gara, beraz adi egon kaleko kartelekin (Barcina, Santamaria eta bere txakurrek dioten "Pacto INcívico"aren gainetik kaleak gureak dira!)

gonbidaturik zaudete dantza egitera
su beltzaren inguruan!



11 ortzirala, 19:00etan
ateak irekitzeko festa: "forzudos" (akrobaziak), pikoteo, musika...

14 astelehena, 19:00etan
ez bakarra ezta azken anarkista: LUCIO URTUBIArekin hitzaldia eta dokumentalaren proiekzioa

15 asteartea, 20:00etan
PIZTERA! Bideoa proiekzioa eta ondoren desobedientziari buruzko mahai ingurua

16 asteazkena, 19:00etan
distri-antikomertzialak, fanzineak, liburuak, kamisetak, txapak...

17 ortzeguna, 19:00etan
afari autogestionatua, postre lehiaketa eta... "Clownstrofobias de campo" (kolo clown antzerkia) eta "El trinomio caótico" (terror antzerkia)

18 ortzirala, 20:00etan
"match de improvisación" (antzerkia)

No hay comentarios: